Poetika. Poesia irakurraldiak
Asteartea, 19. Urria 2021, 19:30 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako errezitaldia, Poetika ziklo testuinguruan:

Poeta gonbidatua: Juan Ramon Makuso
Aurkezlea: Maite López Las Heras
Musika: Nerea Azcona (Harpa)

Juan Ramon Makuso (Errenteria, 1961). Poeta eta filosofoa. Filosofia ikasketak egin zituen Donostiako Filosofia Fakultatean, Zorroagan. Filosofia irakaslea da lanbidez. 1998an Pentsamenduaren erresistentzia liburua argitaratu zuen, beste hainbat egilerekin batera. Ia hogei urte igaro dira bere lehen poema bilduma argitaratu zuenetik, Bizitzak hil egiten du. Hiri gorazarre izenburupean kaleratu zuen bigarren poema liburua. 2008an argitaratu zuen Oraina galdua izenburuko saiakera, Erein argitaletxearen enkarguz. Eta urtebete beranduago kaleratuko zuen, baita Erein argitaletxearekin ere, Huntza hezur berritan poema liburua. Hitzak Argi poesia liburua plazaratu zuen 2014an, Pamiela argitaletxeak argitaratuta. Muga eta Chillidari gorazarre antologia elebidunetan ere argitara eman dira haren poemak. Makusok Miserikordia Etxea Joan Margarit poeta kataluniar handiaren lana euskaratu du, poetaren eta itzultzailearen arteko elkarrizketak osatzen du liburua. Juan Ramon Makuso Euskadi Irratiko ohiko kolaboratzailea izan da, Pentsamendua eta Poesia’ jardunaldien bultzatzailetako bat da, eta, aurten, bere bosgarren poesia liburua aurkeztu du, Haragi Hosto.

Maite Lopez Las Heras (Azkoitia, 1985). Idazlea, poeta eta itzultzailea. Filologia klasikoa ikasi zuen Lopez Las Herasek, Euskal Herriko Unibertsitatean eta Salamancako Unibertsitatean. Irakaslea da Elgoibarko ikastolan. Bere poema bat Madrileko zebra bide batean margotuta irakurri daiteke, Versos al paso ekimenaren barruan. Pienso, Luego escribo poema bilduma kaleratu zuen 2018an, Círculo Rojo argitaletxean. Bizenta Mogel ipuin lehiaketa irabazlea bi ediziotan. 2020an Safo. Poesia guztia poema liburua kaleratu zuen Balea Zuria argitaletxearen eskutik, olerkari greziarraren lana euskara ekarriz.

(Hizkuntza: euskara)

Babes eta higiene neurriak Areto nagusian

Ekitaldia zuzenean jarraitu

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.