Poetika. Poesia irakurraldiak
Asteazkena, 15. Abendua 2021, 19:30 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako errezitaldia, Poetika zikloaren testuinguruan:

Poeta gonbidatua: Abraham Gragera

Aurkezlea: Juan Manuel Uría

 Musika: Eugenio Madrid (biolontxelo)

Abraham Gragera (Madril, 1973). Poeta, irakaslea, literatura kritikaria eta itzultzailea. Arte Ederretan lizentziatua Salamancako Unibertsitatean. Honako poema liburu hauek argitaratu ditu: Desviaciones y demoras (1999), Adiós a la época de los grandes caracteres (2005), El tiempo menos solo (2012), honek 2013ko Ojo Crítico saria ekarri zion, eta O Futuro (2017), urte horretako libururik onenaren saria Madrilgo liburu-saltzaileen gremioak emanda, eta Madrilgo Kritikaren Saria. Espainiako poeta gazteen zenbait antologiatan sartu dute. Años diez poesia aldizkariko zuzendaria izan da, Juan Carlos Reche-rekin batera. Eta Luz Arcas-ekin batera, berriz, La Phármaco dantza garaikideko konpainia zuzentzen du. Bakarka edota elkarlanean honako egile hauen lanak itzuli ditu: Louise Glück, W. S. Merwin, Pascal Quignard, S. J. Lec, Lloyds Jones, Thomas Weber eta Emily Dickinson.

Juan Manuel Uria (Errenteria, 1976). Poeta, aforismo egilea eta artista plastikoa. Honako olerki liburu hauen egilea da: Puerta de coral, ¿Quién es Werther?, Transformaciones, Manzana de vaho, Las huellas del límite, Hablar porque la muerte, Lilith, Harria, K"amékuarhu haiku liburua, eta Dos por la mañana eta Dos por la tarde aforismo liburuak. 2019an Harria izeneko liburua eta erakusketa aurkeztu zituzten Juan Antonio Palacios argazkilariaren irudiekin eta Juan Manuel Uriaren olerkiekin osatuta. La ciencia de lo inútil da bere lanik berriena, ‘Poética’ izeneko trilogiaren lehen zatia, bertan poesia zer den ikertzen du. Trilogia hori La belleza fragmentada liburuak eta oraindik izenbururik ez duen hirugarren zati piktoriko batek osatuko dute. 2017an “Noski!” liburu-denda zabaldu zuen Errenterian, Shiara Nuñorekin batera.

(Hizkuntza: gaztelania)

Babes eta higiene neurriak Areto nagusian

Ekitaldia zuzenean jarraitu

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.