Solasaldia. "Creatividad visual expandida" JEV_SAVEICAL
Asteazkena, 28. Iraila 2022, 19:00 - 21:00

KM Kulturuneak antolatutako solasaldia, "Luis Gasc, komikia eta zinema" erakusketaren inguruan:

Creatividad visual expandida
Argi dago komikiak eta beste arte alor batzuek elkar ernaltzen dutela. “Diziplina anitzeko artista” etiketa bolo-bolo dabil gaur egun, askotariko arrazoiak direla eta, sormenezkoak zein ekonomikoak. Ohikoa da komikietako marrazkilariek diseinuarekin, ilustrazioarekin eta ikus-entzunezko bitartekoarekin uztartzea beren lana, animazioa barne. Laura Pérez eta Dario Adanti diziplinak fusionatzen dituen korronte polifazetiko horretan aritzen dira. Haien lanak gaur egungo garaiei erantzuten die, sorkuntza bisuala hedatzeko bidean baitago. Lan grafiko saritua egiteaz gain, zinemaren eta telebistaren esparruan kolaboratu dute biek.

Laura Pérez (Valentzia, 1983)
Ilustrazioaren arloan lan egin du, Espainiako nahiz atzerriko argitalpen eta argitaletxeetarako: The Washington Post, National Geographic, The Wall Street Journal, Vanity Fair, Wacom, American Airlines, Fnac, El País eta Penguin Random House, besteak beste. Ilustrazio liburu kolektiboetan ere parte hartu du. Horien artean daude Illustration Now! 4 (Taschen), Ilustradores españoles (Lunwerg) eta Women’s Club. Art is Powerful (Monsa Publications), esaterako. Duela gutxi Emmy sarietarako izendatu dute Only Murders in the Building telesailaren kreditu tituluetan egindako lanagatik. Berak irudiztatu ditu Los secretos de las brujas (Errata Naturae, 2020), Elsa Whyte eta Julie Légèreren testuak dituen liburua, etaSirenas de leyenda (Errata Naturae, 2021), Rémy Giordano eta Olivia Godaten testuak dituena. Ocultos-ek, bakarka egin zuen lehen nobela grafikoak, El Ojo Crítica de Cómic 2020, Espainiako Tebeo Onenaren Ignotus 2020 eta 2019ko album nazional onenaren Splash Sagunt sariak irabazi zituen, eta ondotik iritsi ziren Tótem, lan nazional onenaren Lorna sariaren irabazlea, eta duela gutxi argitaratu duen lan berria, Espanto izenekoa.
Liluragarri iruditzen zaion pertsonaia bat: Ingmar Bergman. Honako hau gomendatzen du: Aquí. Richard McGuire (Salamandra Graphic).

Darío Adanti (Buenos Aires, Argentina, 1971)
Darío Adanti komikigile, umorista grafiko eta idazle satiriko hispano-argentinarra da. Hainbat hedabidetan argitaratu ditu ilustrazioak eta komikiak: The New York Times, El País, La Vanguardia, Público, El Mundo, Primera Línea Man, eta beste hainbatetan. El Jueves aldizkarian ere atera ditu argitara bere lanak. Beste batzuen artean, El calavera, Colmillo blanco eta El señor Cabeza de Tostadora komikiak editatu ditu.MTV Latino, Vacaláctica eta Elvis Christerako egin dituen animazioak herrialde askotan ikusi dira, bere animazio film laburrak bezala, hainbat zinemalditan sarituak. Mongolia aldizkari satirikoaren sortzaileetako bat da.Disparen al humorista ere egin du, umorearen mugei eta adierazpen askatasunari buruzko saiakera grafiko bat zuzenkeria politikoko garaietan. Argitaratu duen azken lanaLa Ballena Tatuad da, Magallanesen eta Elkanoren lehen mundu birari buruzkoa.
Liluragarri iruditzen zaion pertsonaia bat: Luis Buñuel. Honako hau gomendatzen du: Miguel Gallardoren obra guztia.

Partaideak: Laura Pérez, Darío Adanti; Borja Crespo (moderatzailea).

(Hizkuntza: gaztelania)

 

 

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.