Solasaldia. "Cómic en movimiento, cine sobre papel" JEV_SAVEICAL
Asteazkena, 5. Urria 2022, 19:00 - 21:00

KM Kulturuneak antolatutako solasaldia, "Luis Gasca, komikia eta zinema" erakusketaren inguruan:

Cómic en movimiento, cine sobre papel
Fermín Solísek, proiekzio handiko komikigilea bera, animazio zinemarekin uztartzen ditu binetak. Buñuel en el laberinto de la tortuga film saridunak haren eleberri grafiko bat du abiapuntu. Ez da ikus-entzunezkoen munduan egin duen kolaborazio bakarra, oso eroso mugitzen baita arlo horretan. Paul Urkijo Alijok Irati estreinatuko du egunotan, formatu luzean egin duen bigarren filma; bere obra osoak bezala, komikiaren eragina du. Bi sortzaileek beren ibilbideaz hitz egingo dute, eta laneko eskarmentuari, lanerako prozesuari eta mugimenduan nahiz paperean irudiak sortzeko garaian dituzten eragin artistikoei buruzko iritziak partekatuko dituzte.

Partaideak: Fermín Solís, Paul Urkijo . Moderatzailea: Borja Crespo.

Fermín Solís (Cáceres, 1972)
Marrazkilaria eta gidoilaria, bere lehen orrialdeak fanzine batzuetan atera ziren argitara, Subterfuge-n eta Cabezabajo-n, kasurako. Ondoren, formatu luzeko obrak egin zituen, eta horien artean bere alter egoak, Martín Mostazak, protagonizatutako saila nabarmendu zen: Los días más largos –egile berri onenaren sariaren irabazlea Bartzelonako Komiki Aretoan, 2004an–, El año que vimos nevar etaMi organismo en obras. Solís nazioartean proiekzio handiena duten egileen artean kokatu zen Buñuel en el laberinto de las tortugas eleberri grafikoa argitaratu zuenean, lan hori Komiki Sari Nazionaleko finalista izan baitzen 2008an, eta 2019an koloretan berrargitaratu zen. Haurren esparruan,Astro-ratón y bombillita eta La tribu chatarra komiki bildumen egilea da, baita Harry eta Cerdon saileko eleberriena ere. Bere liburuak itzuli eta Estatu Batuetan, Kanadan, Erresuma Batuan, Alemanian eta Frantzian ere argitaratu dira. Liluragarri iruditzen zaion pertsonaia bat: Jacques Tati. Honako hau gomendatzen du: Riad Sattoufen El árabe del futuro (Salamandra Graphic).

Paul Urkijo (Vitoria-Gasteiz, 1984)
Arte Ederretako lizentziaduna, fikziozko film laburren eta 3D animazioko zuzendaritzan hasi zen lanean. Ikus-entzunezkoen errealizazioan, infografian eta ilustrazioan espezializatu da. Zinema-jaialdietan txalotutako film labur bat baino gehiago zuzendu du: besteak beste, El pez plomo, Jugando con la muerte, El bosque negro eta Dar Dar sari askoduna. Oso txikitatik zinearen, ilustrazioaren, literaturaren eta komikiaren zale amorratua da, eta bereziki gustatzen zaio genero fantastikoa. Mitologiaren eta ipuin tradizionalen zale handia da. 2016an bere lehen film luzea idatzi, ekoitzi eta zuzendu zuen, Errementari. Ondoren Irati egin du, urrian nazioartean estreinatuko dena, Sitges-eko zinema-jaialdian, eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea inauguratuko duena.Liluragarri iruditzen zaion pertsonaia bat: Ray Harryhausen. Honako hau gomendatzen du: David B.ren El jardín armado (Sins Entido).

Borja Crespo (Bilbo, 1971)     
Zuzendaria, zinema ekoizlea, idazlea, ilustratzaile eta komikigilea, eta kultura kudeatzailea da. Astero, El Correo-ko orrietan eta Grupo Vocento-ko beste goiburu batzuetan kolaboratzen du, kulturan, zineman eta komikian espezializatutako kazetari gisa, 1994az geroztik. Hainbat argitalpenetarako idatzi ditu zutabeak eta erreportajeak. Telesailak, bideoklipak, publizitate iragarkiak, film laburrak eta telebista programak zuzendu ditu. 2014an Neuroworld filma zuzendu, ekoitzi eta idatzi zuen, M. A. Martinen imajinarioan oinarrituta. Lan horrek hainbat jaialditan parte hartu zuen, Sitges barne. 2019an Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko galak eta Caminantes(Mediapro, Orange) telesailaren zortzigarren kapitulua idatzi eta zuzendu zituen. 2020an, Encrucijada telesaila zuzendu zuen The Mediapro Studio-rentzat. Era berean, garrantzi eta ospe handiko zinema-jaialdi batzuetan aritu da antolaketa eta zuzendaritza lanetan, hala nola GRAFen, Comic Barcelona-n, Getxoko Komiki Azokan edo Tracking Bilbao-n. Kultura zentroekin ere kolaboratu du, adibidez, Bilboko AZ-Azkuna Zentroan edo Malagako Termika Zentroan. Komikiaren alorrean hainbat erreferentzia argitaratu ditu, baita teoria zinematografikoari buruzko liburuak eta kontakizun edo zutabeenak ere. Unibertsitateko ikastaroetan, ekitaldietan eta eskola espezializatuetan zinema eta komiki eskolak ematen ditu. Arsénico PC eta Sayaka Producciones ekoiztetxeen kide sortzaileetako bat da, Nacho Vigalondo, Koldo Serra, Borja Cobeaga eta Nahikari Ipiñarekin batera. Gaur egun, La Hora Caníbal irratsaioa aurkezten du, beste dibulgazio lan batzuen artean.

(Hizkuntza: gaztelania)

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.