VII. Artista liburuari buruzko Topaketak. "¿Te lo cuento o te lo escribo?" JEV_SAVEICAL
Ostirala, 14. Urria 2022, 19:00 - 21:00

KM Kulturuneak eta Arteliburu21-k antolatutako ipuin-hitzaldia,VII. Artista liburuari buruzko Topaketen testuinguruan:

"¿Te lo cuento o te lo escribo?"
Kontatzearen arteari buruzko ipuin-hitzaldia

Idazten eta, ondorioz, zirriborro horiek deszifratzen jakin baino askoz lehenago, gizakiek istorio fantastikoak, epikoak, mitologikoak kontatzen zituzten. Mundua eta bizitza ulertzeko istorioak. Eta istorio horiek munduan barrena bidaiatzen zuten, edukiontzi zoragarri batzuetan: pertsonengan. Ondoren, batzuek pentsatu zuten ondo legokeela istorio horiek ontzi bizigabe batzuetan jartzea, eta horrela liburuak asmatu zituzten. Eta ordaindu eta, batez ere, deszifratu ahal zituenaren eskura soilik zeuden objektu bihurtu ziren liburuak. Alfabetatutako pertsonak eskolatutzat hartzen hasi ziren, eta alfabetatu gabeak, berriz, eskolagabetzat. XX. mendea nahiko aurreratuta egon arte, gizadiaren gehiengoa alfabetatu gabe zegoen, baina kontakizunak ahoz aho zebiltzan munduan zehar, hitzak soinu bihurturik. Eta egun badira oraindik ahozko kontakizunak, mundua, bizitza azaltzeko. Eta, norbaitek «aspaldi gertatu zen...» entzuten duenean, ezin du hasi berri den istorio zoragarri hori entzuten gelditu besterik.

Partaidea: Joxemari Carrere.

(Hizkuntza: gaztelania)

 

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.