Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak. "Oñatiko altube anaiak, euskal inmigrazioa eta Mendebalde urruneko ardi-industria XIX..."" JEV_SAVEICAL
Asteartea, 8. Azaroa 2022, 19:30 - 21:00

KM Kulturuneak eta  "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako historialarien elkarteak antolatutako hitzaldia, "Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak" zikloaren testuinguruan:

Oñatiko Altube anaiak, euskal immigrazioa eta Mendebalde Urruneko ardi-industria XIXmende bukaeran eta XX. mendearen hasieran

XIX. mendearen bukaeratik XX.aren hasierako urteetara bitartean, euskal etorkin asko AEBetako Mendebaldera emigratu zuten ardi-industrian lan egitera. Haietako askok Nevadara joan ziren Oñatiko Altube anaien ustiategian artzain gisa lan egitera. XX. mende hasierarako artzain horietako askok soldatapeko lanaren ondorioz metatutako kapitalarekin euren ardi-ustiategiak abian jarri zituzten. Prozesu historiko hau aztertzea da hitzaldi honen helburua.

 Iker Saitua irakasle atxikia da EHUko Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa Sailean. Saitua Historian doktorea da Nevadako Unibertsitatetik (AEB). Bere ikerketa lerro nagusiak Estatu Batuetako abeltzaintza-industriaren, ingurumen eta animalien historia dira. Hitzaldiaren gaiari lotuta, lan ugari argitaratu ditu euskal immigrazioaren inguruan. Horien artean bereziki aipatzekoa da Basque Immigrants and Nevada’s Sheep Industry: Geopolitics and the Making of an Agricultural Workforce, 1880-1954 (2019) liburua.

(Hizkuntza: euskara)

 

 

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.