Aurkezpena

E-posta Inprimatu

Komikigunea komikiaren mundua kontsultatzeko eta ikertzeko gune bat da, Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak sortua eta Donostiako Errege-Erregina Katolikoen kalean kokatua. Komikiguneak Luis Gascaren bilduma hartzen du abiapuntutzat, eta barruan biltzen ditu komikiak, pulp aldizkariak, fanzineak, jatorrizko obra grafikoa, filmak, komikiari buruzko ikerketak eta abar. Aldez aurretik ordua eskatu beharreko dokumentazio zentro gisa sortua da, eta komikiaren munduko ikertzaileari edo zaletuari materiala kontsultatzeko aukera eskaintzen dio, arreta personalizatuarekin.Bilduma horren osagarria da Komikiteka, KMK-ko Liburutegiko areto berri bat; bertan daude azken hamarkadako 4.000 komiki, zuzenean eskuragarri nahiz mailegatu daitezkeenak.    

KOMIKIGUNEA

Helbidea: Errege-Erregina Katolikoen kalea, 16, 20006 Donostia

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:30-19:30

Telefonoa:  943 249690

Posta elektronikoa: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.