Aurkezpena

Inprimatu

Komikigunea komikiaren mundua kontsultatzeko eta ikertzeko gune bat da, Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak sortua eta Donostiako Errege-Erregina Katolikoen kalean kokatua. Komikiguneak Luis Gascaren bilduma hartzen du abiapuntutzat, eta barruan biltzen ditu komikiak, pulp aldizkariak, fanzineak, jatorrizko obra grafikoa, filmak, komikiari buruzko ikerketak eta abar. Dokumentazio zentro gisa sortua da arreta pertsonalizatuarekin.Bilduma horren osagarria da Komikiteka, KMK-ko Liburutegiko areto berri bat; bertan daude azken hamarkadako 4.000 komiki, zuzenean eskuragarri nahiz mailegatu daitezkeenak.    

KOMIKIGUNEA

Helbidea: Errege-Erregina Katolikoen kalea, 16, 20006 Donostia

Posta elektronikoa: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

**Abuztuaren 12tik aurrera itxita. Informazioa KM Kulturunean 943112760**