Aurkezpena

Inprimatu

Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegia Gipuzkoako Foru Aldundiaren liburutegiaren egoitza da. Zerbitzu publikoa da eta prestatuta dago 16 urtetik gorako pertsonen informazio, prestakuntza eta aisialdi beharrei erantzuna emateko. Adin hori bete ez dutenek heldu baten laguntza behar dute kontsultaren bat egiteko.

Jakintzaren arlo guztietako gaiei buruzko informazioa dago liburutegi horretan, baina, bereziki, giza zientziei eta euskal kulturari zuzenduta dago; hala, bilduma historiko garrantzitsuak edukitzeaz gain, hemeroteka eta erreferentzia atal garrantzitsu bat ere baditu, eta, gainera, dokumentu bilduma zabala du pertsona guztien eskura, euskarri guztietan maileguan uzteko.

Non gaude

Koldo Mitxelena Kulturunea

Urdaneta, 9.
20006 - Donostia

Mapak ikusi (Gipuzkoa  eta Donostia)

Garraiobideak

CTSS / dBus
5, 16, 18, 25, 33, 37 lineak: Artzai Onaren geltokia.
19, 23, 26, 28, 32, 58 lineak: geltokia, Urbieta 58.
17, 24 lineak: geltokia, Bilbo Plaza.

Eusko Trenbideak
Easo geltokia

Renfe
Donostiako geltokia.

 
Harremanetarako telefonoa

Informazioa: 943 112 760
Maileguen luzapena: 943 112 796
liburutegien arteko mailegua: 943 112 781
Fax-a: 943 112 765

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera; 8:30etik 20:30era
Larunbata: 8:30etik 14:00etara

Itxita dago

- Urtarrilaren 19an, arratsaldeko 7:00etatik aurrera
- Larunbat Santuan
- Abenduaren 24an
- Abenduaren 31n

Liburutegiaren planoa | B5m | Google Maps-erekin lotura | Eraikinarekin lotura 3 dimentsioetan