KOLDO MITXELENA Kulturunea

E-posta Inprimatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren zentro kultural bat da, 1993. urtean inauguratua. Kultura, Gazteria eta Kirola Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen du.

Bertako liburutegian irakurri, musika entzun, pelikulak ikusi, Interneten sartu eta zure ordenagailuarekin lan egin dezakezu –sarbide libreko wifiari esker– eta, bazkidea bazara, hainbat dokumentu izango dituzu eskura maileguan eramateko –liburuak, DVDak, CDak…–. Era berean, liburu eta egunkari digitalizatuak ikusi, ordenagailuak erreserbatu eta maileguak berritu ditzakezu, zauden lekuan zaudela, honako web-orri honen bidez: http://kmliburutegia.net.

Erakusketa-espazioetan, berriz, era guztietako sormen-lanez gozatuko duzu. Bi gune bereiz daitezke:

Alde batetik, “Erakustaretoa” dugu; bertan, ikusizko arteen nazioarteko lan garaikideak daude ikusgai, han-hemengo artista garaikideak gonbidatzen dira, bilduma partikularren tesiak edo irakurketak aurkezten dira eta beste zentro batzuekin koprodukzioak egiten dira.

Beste aldetik, Ganbara aretoak gipuzkoar artista ezezagunengana zuzentzen du begirada, eta letrei, diseinuari eta obra grafikoari lotutako gaiak aurkezten ditu.

Ekitaldi Aretoan harreman zuzenak izan ditzakezu poeta, musikari, errezitatzaile eta hizlariekin, hainbat kultura-ekitaldiren bidez. Eta elkarte edo erakunde bateko kide bazara, kultura-izaerako ekitaldiak doan egiteko baimena eskatu ahalko duzu.

Bestalde, badakigu euskarak aurrera egiteko zereginean zein den guri dagokigun erantzukizuna eta, horregatik, gure kultura-eskaintzaren % 50, gutxienez, hizkuntza horretan antolatzen da.

 

Ordutegiak (igande eta jaiegunetan itxita)
Liburutegia Erakustaretoa Ganbara

astelehenetik ostiralera

8:30 - 20:30

larunbata

8:30 - 14:00

 

Liburutegia abuztuan bi aste itxita egongo da

urteko inbentarioa egiteko.

2015an abuztuaren 3tik 16ra, biak barne.

asteartetik ostiralera

16:00 - 20:00

larunbata

11:00 - 14:00

16:00 - 20:00

asteartetik ostiralera

16:00 - 20:00

larunbata

11:00 - 14:00

16:00 - 20:00

2015eko jaiegunak

  • Urtarrilaren 19an, arratsaldean
  • Larunbat Santuan (apirilak 4)
  • Abenduaren 21ean, arratsaldean
  • Abenduaren 24an
  • Abenduaren 31n

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Iruzkin bat idatzi


Berrita
Seguratsun kodea

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.