Montauk-Martutene

E-posta Inprimatu

1974. urtean, 63 urte zituenean, Max Frisch idazle suitzarrak asteburu bat pasa zuen gazte batekin Montauken (Long Island). Urte bat beranduago Montauk argitaratu zuen, nobela autobiografikoa, non estilo hotz baina zintzo eta hunkigarri batekin Frischek disekzionatzen baitzituen bere bizitzan zehar izandako harreman sentimentalak, eta hausnarketa sakona egiten zuen emakumeak ulertzeko egindako saiakera frustratuen inguruan, gaiak beti nahigabez eta atsekabez bete baitzuen.

2012. urtean Ramon Saizarbitoriak Martutene argitaratu du. Jon Kortazarrek idatzi duenez,  Montauk nobelak Martutenen pertsonaia baten kategoria hartzen du. Montauken Max Frisch Lynn gaztearekin bizitutako esperientziarekin hasten zen; Martutene, berriz, maitemintzeaz ari zaigu, sexu-grinaz, gizon eta emakumeen arteko harremanez, eta, hemen ere, gizonezko heldu bat ageri da, eta beste Lynn gazte bat iristean, haren bizitza asaldatua geratzen da –gainontzeko pertsonaiena bezala.

Baina Saizarbitoriak Montauk nobelarengatik duen interesa argumentutik harago doa. Idazleak esan du: Montauk irakurri nuenean geratu zitzaidan aldartearekin jarraitu nahi nuen. Montauk Martuteneren zati bat da, bertako pertsonaiek nobela irakurri dute, eta beren bizitzan barneratuta dituzte egoera horiek. Hori da nobela baten alderdirik onena, beste errealitate bat gehiago bizitzen uzten digula, alegia.

Eta beste errealitate bat bizitzeaz ari garela, hona hemen aukera ederra. KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegian honako nobelak zure eskura, goza ditzazun: Martutene (Erein 2012), Montauk (2006an Laetolik editatua eta Fernando Aramburuk itzulia) eta Frischen eta Saizarbitoriaren gainontzeko lanak.

 

 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.