Berrirakurtzen 2015

E-posta Inprimatu

Irakurketa erdigune duen zikloa da Berrirakurtzen. Nork ez du gogoan libururen bat motibo batengatik edo besterengatik? Izan daiteke nerabezaroan zirrara eragin zizuna, duela hilabete astindu zintuena, ausaz topatu zenuena, garai batean liluratu eta berriki berrirakurtzean zapuztu zaituena...

Mila eta bat liburu dago mundu zabalean eta beste horrenbeste modu dago haiek irakurtzeko, haiekin bat egiteko. Hilero norbait gonbidatuko dugu eta hark aukeratu liburuaren gainean bere berrirakurketa aurkeztuko digu: zer iradoki edota sorrarazi dion. Bakoitzak bere ikuspuntutik, bere eskarmentutik, egingo du irakurketa, formatu librean.

urtarrilak 29, arratsaldeko 7:30etan

Mikel Pagadizabal - Altxor uhartea, Robert Louis Stevenson

otsailak 26, arratsaldeko 7:30etan

Ixiar Rozas - Ser americanos, Gertrude Stein

apirilak 23, arratsaldeko 7:30etan

Rafa Berrio - Vitrina pintoresca, Pío Baroja

maiatzak 28, arratsaldeko 7:30etan

Lorea Agirre - Historia universal de Paniceiros, Xuan Bello

ekainak 18, arratsaldeko 7:30etan

Jakoba Errekondo - Deabruaren hiztegia, Ambrose Bierce (berrirakurketa hau Alderdi Ederreko lorategian burutuko da.)

         

Fitxategi-eranskina:
FitxategiaDeskribapenaTamaina
Descargar este adjunto (berrirakurtzen2015.pdf)berrirakurtzen 2015berrirakurtzen 2015 programa2323 Kb
 

Iruzkin bat idatzi


Berrita
Seguratsun kodea

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.