'Louis la Guigne' komikia

E-posta Inprimatu
Louis la Guigne
10. liburukia: Etchezabal
Glénat, 1993
 
Giroud  gidoilari handiak eta Dethorey marrazkilariaren abenturazko istorioak dira Louis la Guignerenak. Louis pertsonaia bi mundu gerren artean bizi den protagonista da. Ezer galtzekorik gabe, langabezian eta erdi galduta dagoelarik, edozein egoeraren aurrean dena emateko prest agertuko den abenturazalea da. Seriearen 13 aleetan zehar Europako hainbat herrialdetan ibiliko da protagonista, eta tartean 10. liburukian kontatu bezala, Euskal Herrian girotuko da bere istorioa, kasu honetan kutsu historikoa ere badauka liburukiak.
 
Euskal hizkuntza zein nazioari buruzko informazioan eta historian oinarritutako abentura honetan Etchezabal mugaldeko herrixka ezagutuko dugu. Beñat, Koldo edo Kattalin anderea izango dira pertsonaia nagusiak Louisekin batera, eta euren bidez komiki honek ezagutzera eman zuen bere garaian taloak nola egiten diren, pilota partidak edo mugalarien lana eta gora-beherak zeintzuk ziren.
 
Istorioa hasi aurreko orrietan Glenatek euskarari buruzko argibide batzuk ezarri zituen komikiaren hasiera zein amaieran, baita hiztegi txiki bat ere. Gainera Espainiako garaiko gerra ere aipatzen da bertan. Ondoren dagoen portadan berriz, egileek euskara maitatzen irakatsi dietenei eskaintzen diete liburuki hau. Bertan itzultzailea, Danielle Albizü, Jean-Henri eta Mirentxu Aguerretche aipatzen dira.
 
 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.