LUIS GORDILLO. Confesión general / Aitortza orokorra. INAUGURAZIOA

Inprimatu

Martxoaren 23an, 19:30ean, inaugurazioa.

Luis Gordillok (Sevilla, 1934) pinturaren arloan lan zabala egin du, lengoaia desberdinak batuz eta era askotako planteamenduak eginez, informalak edo formalak, abstraktuak edo figuratiboak, sei hamarkadatan osatzen joan den lanetan. Sari ugari ditu, besteak beste, Arte Plastikoetako Sari Nazionala, Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina, Velázquez Saria eta Andaluziako Seme Kutuna.

Aitortza Orokorra da artistari buruz azken aldian egindako erakusketa garrantzitsuena, berrehun pieza inguru bildu dira, bere sorkuntza etapa guztietan barrena ibilbide bat eginez. Koprodukzioan hainbat erakundek parte hartu dute: Sevillako Arte Garaikideko Zentro Andaluziarrak, Santiago de Compostelako Arte Garaikideko Zentro Galiziarrak, Alhambrako eta Generalifeko Patronatuak, eta Granadako Guerrero Zentroak. 2017an leku horietan guztietan ikusi ahal izango da erakusketa.

Erakusketa:
2017.03.23 / 2017.06.10

Inaugurazioa:
Martxoaren 23an, 19:30ean

Ordutegia:
Asteartetik larunbatera
11:00-14:00 / 16:00-20:00

Jaiegunetan itxita

Bisita gidatuak:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu