KOMIKIGUNEA Tailerra. Rogelio López Cuenca

Inprimatu

"Nowhere / Hemen / Orain"
Erakusketa: Bestea Naiz  - El Otro Soy Yo - The other is me
Tailerraren lekua: Komikigunea
(Errege-erregina Katolikoak, 16)
2018/10/ 22-26  -  2018 /11/ 14-16
17:00-20:00

No/W/here («inon ez», baina orobat «hemen» eta «orain») instalazio «ahozkobisual» baten izenburua da. Lehen aldiz Kataluniako L’Hospitalet de Llobregat hirian burutu zen, 1998an, eta, ondoren, zenbait bertsio izan ditu, beti hiri eta espazio jakinetan berriz aktibatzeak eragin dituen tentsio alorrek definituak.

Nowhere / Hemen / Orain lantegiak lehen saioak eskainiko dizkio esfera publikoan egindako esku hartze artistikoen proiektuetan aplikatutako metodologien berrikuste kritikoari (2018ko urriaren 22tik 26ra), Rogelio López Cuencak berak lagunduta, proposamenak egiteko marko gisa, zeinak ekoiztu eta gehitu egin beharko baitira (2018ko azaroaren 14tik 16ra) Bestea naiz / El otro soy yo / The other is me erakusketan dagoen obrara (2018ko urriaren 19tik urtarrilaren 12ra).

Rogelio López Cuencari buruz
Filosofia eta Letretan lizentziaduna, eta Arteen, Humanitateen eta Hezkuntzaren Ikerketan doktorea, bere praktika artistikoa mass medien azterketan, nortasunen eraikuntzan eta kritika kulturalean kokatu du. Azken bi hamarkadetan zehar, «kontratranpak», «alteribilbideak» eta «seinalizazio intrusoak» egitera bideratutako lankidetza proiektuetan parte hartu du Erroman, Liman, Madrilen, Mexikon, Valparaíson edo Málagan.

Deialdia
Lantegia interesgarria da Arteko, Filosofiako, Artearen Historiako, Komunikazioko, Geografiako, Historiako, Arkitekturako, Urbanismoko eta abarreko ikasleentzat… edo nortasunak eta imaginario kolektiboak eraikitzeko prozesuen berrirakurketa kritikoan interesa duen edonorentzat. Deialdia irekia da 20 plazak osatu arte.

Izen emateak
Izena eman behar da aurretik. Bidali zure datuak: izena, bi abizen, NAN, telefonoa eta posta elektrikoa. Hona:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu