Okelar baserrikoari Okelar izena

Inprimatu

Roman Maiz Origuen du izena azken Auspoaren protagonistak.

Roman Maiz, Okelar bertsolaria. Bertsolari zuzena eta fina da, baina inoiz ez zaio gustatu plazako edo jendaurreko bertso-lanik. Dena dela, bere lana, bai Azpillagarekin, bai Etxeberriarekin edo Mugartegirekin, Inazio Maritxalarrek gabrazioetan jasoa, orrialde hauetan ikusi eta gozatu daiteke.

Okelar Mutrikuko Laranga bailaran jaio zen, Pikoaga baserrian. Baina, 1930ean, familia osa Ibiri bailarara aldatu zen, Okelar baserria.

Eskolan gutxi ibili arren izekorekin ikasketak euskaraz egiteko zoria izan zuen, gerra aurretik.

(liburu osoa pdf-an)

 

Ez da erreza kontu guztiak

emen egoki esaten,

ez baita beti aukera dana

nai dan bezela izaten.

Ni saiatu naiz neure berria

al dan ondoen ematen.

Ta orain ea jarraitzen degun

soiñu pixka bat entzuten.