Poetika. Miren Agur Meabe

2021-04-15. KM Kulturuneak antolatutako errezitaldia: "Poetika. Miren Agur Meabe". Aintzin solasa: Igor Estankona. Musika: Karmele Castillo (biolontxeloa). Miren Agur Meabe: Irakasle lanetan eta editore jardundakoa, gaur egun idazletzari emana bizi da. Sari ugari irabazi ditu, bai helduentzat bai haurrentzat idatzitako lanekin, "Iraila" poesia bilduma —lehen liburua— argitaratu zuenetik. 2000n eman zuen "Azalaren kodea" poema liburua, eta "Bitsa eskuetan" bigarren poema liburua 2010ean. 2020ko abenduan aurkeztu zuen poema sorta berria, Nola gorde errautsa kolkoan, Susarekin. Azken lan horrek triptiko bat osatzen du, idazlearen hitzetan, "Kristalezko begi bat" nobelarekin eta "Hezurren erretura" narrazio sortarekin batera. Euskadi saria, Espainiako kritika saria, Rosalia de Castro saria eta 111 Akademiaren saria irabazitakoa da Meabe. Aurkezlea: Igor Estankona. Poesia landu du nagusiki gaur arte. Zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Oso gazte hasi zen idazten, eta Arratiako Zantzoa literatura fanzinearen sorreran parte hartu zuen. Hainbat komunikabidetan kolaboratu du euskal literatur kritika eginez eta kulturaren arloko artikuluak argitaratuz. 1998an "Anemometroa" bere lehen poema liburua argitaratu zuen. Lau urte geroago, bigarren poema liburua duena, "Tundra". 2004ko Irun Hiria Poesia saria irabazi zuen, "Ehiza eta nekea" liburuagatik. 2009an bere laugarren olerki bilduma kaleratu zuen, "Iratzeen esporak". Eta "Moskito" da argitaratu duen azken poema liburua. (Hizkuntza: euskara)

Irudikapenak: 122Balorazioa: 0Iruzkinak: 0Utzi zure iruzkina
https://www.googleapis.com/youtube/v3/playlistItems?part=snippet,contentDetails&maxResults=10&playlistId=PLqn6hpy8PMcE0elC5uziOzs1xvSQtls9Y&key=AIzaSyC69vDBmA9WHmvYSe5dQNdhSLv9rwkdPZg&pageToken=
 
 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.