Campo Creativo Cero-k antolatutako proiekzioa cineCCdonostia, Zine eta Kultura Libreko Zinemaldiko Sail Ofizialeko VII. edizioaren testu-inguruan:
BERTAKO SORMENAK
Atzera Begirako Calcuta Ondoan
Malad, bizi a la ez
2017, 11´
Zuzendaritza: Fernando Vera Moreno
Ekoizpena: Calculta Ondoan
Herrialdea: Espainia
Hizkuntza: Ingelesa eta kannaḍa (BOGA)
Baimena: CC BY-NC-ND

Sinopsia: Malad-en istorioa mundu mailan gertatzen ari denaren beste adibide bat besterik ez da, emakumeenganako biolentziarena. Indian, Malad eta beste hainbat emakumeek bai behartsuak, bai emakumeak eta bai kasta baxukoak izateagatik jasaten duten diskriminazio hirukoitza sufritzen dute.
Malad-ek, bere bizitzako azken urteetako kontaketa baliotsua eskaintzen du eta sufritzen zituen gehiegikerienganako zuen posizioa nola aldatzen duen adierazten du, biktima pasiboa izatetik bere bizitzako uhalak hartzera eta datorrenari, berak esan bezala, beldurrik gabe aurre egitera.
Itxaropen Ozeanoa
2018, 24´
Zuzendaritza: Fernando Vera Moreno
Ekoizpena: Calcuta Ondoan
Herrialdea: Espainia
Hizkuntza: Ingelesa eta malayalam (BOAG)
Baimena: Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada CC BY-NC-ND

Sinopsia: Mary Babu ikasketarik gabeko emakume bat da, kaleetan arraina saltzen aritzen da, hala ere, 4.500 emakume baino gehiagok elkartzen dituen Arrain Saltzaileen Federazio bateko buru bihurtu da urteekin. Bere lanaren egunerokotasunean jarraitzen dugu baita, Feminista Indiar Elkarte eta ONG desberdinen ondoan aritzen den jardueretan ere.
Argiko emakumeak
2016, 17´
Zuzendaritza: Fernando Vera Moreno
Ekoizpena: Calcuta Ondoan
Herrialdea: Espainia
Hizkuntza: Ingelesa, bengalia eta gaztelania (BOGA)
Baimena: CC BY-NC-ND

Sinopsia: Patrima Dasek eta honen emakume taldeak ondoko bizilagunen bizitza errazten dute, hauen etxeetara energia garbien bidez argia eramanez. Baina guzti honen gainetik beste argi bat daramate, beraien argi bera, generoko rolak apurtuz eta Indiako gizarteak uste zuena baino askoz gehiago egiteko gai direla erakutsiz.
Aurkezlea: Iñigo Eguren Valera. Calcuta Ondoaneko zuzendaria.

Calcuta Ondoanen web orria, FB, Tw
SAIL OFIZIALA
Kaletik enpresara
Diom
2018, 30´
Zuzedaritza: Lucía Andújar
Ekoizpena: Quepo
Hizkuntza: BOGA
Baimena: By-Nc-Nd

Sinopsia: Diom wolofeko hitz bat da. Adorea, kemena nahiz barne indarra izendatzeko erabiltzen dena. Bizi diren gizartetik baztertzen dituen migrazio legezko testuinguruan, ehunka pertsona egunero jeikitzen diren eta beraien duintasuna babesten duen hori da Diom. Bartzelonan mantero talde bat Udaletxeak bultzatutako kale salmentako jarduera bat aurrera eramaten arriskatzen ari da. Kooperatiba hau, duintasunezko lana eta hirian egoera irregularra duten pertsonei legezko dokumentuak eskeintzen saiatuko da. Aurrera ateratzen lortuko al dute?
DIOM trailerra
DIOM web orria, FB, Tw
Sarrera doan
|