Campo Creativo Cero-k antolatutako proiekzioa cineCCdonostia, Zine eta Kultura Libreko Zinemaldiko Sail Ofizialeko VII. edizioaren testu-inguruan:
BERTAKO SORMENAK
Sorginlore Elkartea
Eguneroko matxismoekin, zer?
2019, 22´34″
Zuzendaritza: Sorginlore Gizarte Elkartea
Ekoizpena: Aitor Segurola
Herrialdea: Espainia
Hizkuntza: BOGA
Baimena: CC BY-NC-SA

Sinopsia: Eguneroko matxismoarekin, zer? Komunikazio matxisten bizipenak ikerketa parte-hartzailearen emaitzetan oinarritzen da. Erresistentzia-estrategiak eta transformazioa. Eguneroko komunikazioan ematen diren egoera matxistak detektatzea eta agerian jartzea bilatzen duen tresna pedagogiko bat da, baita erantzunak eta jarrera eraldatzaileak proposatzea ere.
Aurkezlea: Assumpta Ayerdi Olaizola. Sorginlore Elkartea, giza enpresa-sorkuntza gizartearen eraldapenerako.

Sorginlore web orria, FB, Tw
SAIL OFIZIALA
Lesbianenganako bortitzkeria
Lesbofobia. Dokumental bat eta hamar erantzun
2019, 30´
Zuzendaritza: Inés Tarradellas
Ekoizpena: Creación Positiva
Hizkuntza: BOGA
Baimena: By-Nc-Sa

Sinopsia: Zein bortizkeri egoeratan bizi dira lesbianak gaur egun? Nola egiten diete aurre? Zein gatazka daude atzean? Zer errealitatek eusten du hauen jarraipena? Gizarte bezela diskriminazio hauekin nahiz besteekin bukatzeko zer erantzun eta estrategi eman ditzazkegu praktikan jarriaz? Hamar testigantzek beraien bizipen eta ikuspegiak eskeintzen dizkigute, lesbianenganako bortizkeri matxistak ikusarazten duen diskurtxo korala eratuz. Era berean, gatazka sakonak hausnartzen eta lesbofobia nahiz elkarrekin ematen diren beste bortizkeriekin akabatzeko estrategiak eta erantzunak aurkitzen saiatuko dira.

Lesbofobia Trailerra BO
CreaciónPositiva web orria, FB, Tw
Sexu salerosketaren eragin psikologikoak
1 Emakumea, 2 Emakumea, 3 Emakumea
2018, 30´
Zuzendaritza: Sonia Ros Muriel
Ekoizpena: Quepo
Hizkuntza: BOGA
Baimena: By-Nc-Nd

Sinopsia: Babestutako hiru emakume, agerian azaldutako hiru istorio. 1 Emakumea, 2 Emakumea, 3 Emakumea salerosketa eta esplotazio sexualaren biktimekin elkarrizketa da. Gehiegi eskatzen dien sistema polizial eta judizial bati aurregin eta salatu behar izatearen eragin psikologikoari buruz ari dena. “Mugikorra eskura izaten zenuen?”, “ Ihes egiteko aukera izan zenuen?”, “Zerk eragiten zizun behartuta sentitzera?”. Biktimaren zaurien sakontasuna areagotzen duten galdera batzuk dira. Behin eta berriz gogoratzen ez dutena errepikatuz eta behin eta berriz beraien istorioak dudan jarriaz. Bortizkeri maila hau jasanda gero bizirik atera direnek, beraien nahiz heuren familien bizia arriskuan jartzen duen erabakiaren aurrean ipintzen dituen eta beraiek zalantzan jartzen dituen itaunketak azaltzen dizkigu.
1 Emakumea, 2 Emakumea, 3 Emakumea Trailerra
1 Emakumea, 2 Emakumea, 3 Emakumea web orria, FB, Tw
Solasaldia: ostirala 15ean egun honetako filme guztien inguruan solasaldia izango dugu. 18:30tan Izkali Institutuko Gizarte Gestalt arloko “Emakumeen kultura” tailerrean (Askatasunaren Iribidea, 32-entlo- Donostia). Ttala Lizarragak dinamizatuta. Dohain aldez aurretik egindako izenematearekin.

Izkali Social web orria, FB, Tw
Sarrera doan
|