Dock of the Bay Jaialdia: Mireia Iniesta eta Aitor Etxebarria |
|
|
Osteguna, 16. Urtarrila 2020, 19:00 - 20:30
|
|
Dock of the Bay Jaialdiak antolatutako elkarrizketak:
Mireia Iniesta eta Aitor Etxebarria
Mireia Iniesta
Filologia Erromanikoan eta Italiar Filologian lizentziatua Universitat de Barcelona-n. Masterra Zinema eta Ikus-entzunezko Garaikidean UPFn. CIMAko bazkide, ACCECeko kide. Zinemako kritikaria eta erredaktorea La Furia Umana, Cinergia eta El Destilador Cultural argitalpenetan. Zinema eta generoko irakaslea Educa tu Miradan. 39 Escalons zineklubaren programatzailea, Craft Film Festival-en programazioaren arduraduna. Federació Catalana de Cineclubs-eko batzordekidea. Antzezlea José Luis Guerinen La Academia de las Musas (2015) film luzean eta Judith Collelen Aniversari (2016) film laburrean.
Aitor Etxebarria
Aitor Etxebarria konpositorea eta musikaria da, 1985ean Gernikan jaioa. Euskal Herrian ikasi zituen musika eta zinema, eta gaur egun Londresen Mute zigilua ordezkari duen musikarietako bat da, besteak beste Max Richterrekin eta Nick Caverekin batera. Etxebarriaren azken lanetako bat “Markak” txalotuaren jatorrizko soinu-banda izan da eta orain abentura berri batean dabil murgilduta zineman, hiru Grammy saridun den Evelyn Glennierekin batera; berarekin ari da lanean Natalie Kadasen film berriaren konposizioetan, Londresen
Elkarrizketen koordinadorea: Aarón Rodriguez
Doktorea da Ikus-entzunezko Komunikazioan (Madrilgo Europar Unibertsitatea), Filosofiako graduduna (UHUN), masterra dauka Zinematografiaren Historian eta Estetikan (Valladolideko Unibertsitatea) eta Komunikazioko Joera Berrietan eta Berrikuntza Prozesuetan (Jaume I. Unibertsitatea, Castelló).2006az gero, irakaslea izan da Espainiako hainbat unibertsitatetan, eta honako irakasgai hauek irakatsi ditu: Kontakizun Zinematografikoa, Irudiaren Analisia eta Literatura eta Zinema.Zinemaren Historialarien Espainiako Elkarteko, Testu Analisirako Trama&Fondo Elkarteko eta adComunica Elkarteko kidea ere bada.Gaur egun, Jaume I. Unibertsitatean dihardu ikerkuntzan eta irakaskuntzan.
Honako liburu hauek argitaratu ditu: Espejos en Auschwitz: Apuntes sobre cine y holocausto (Shangrila argitaletxea, 2015), Apocalipsis pop! El cine de las sociedades del malestar (Notorious argitaletxea, 2012), Un fantasma recorre la pantalla: Cine y sujeto postmoderno (El genio maligno argitaletxea, 2011) eta Retratos de familia/Tránsitos del cine (Shangrila argitaletxea, 2010, Faustino Sánchezekin elkarlanean.)Berrogeita hamarretik gora argitalpen akademiko egin ditu, eta dozena bat osoko hitzaldi eman ditu. Zinema kritikari lanetan ere badihardu hainbat tokitan (Diario 16, Miradas de cine edo CineDivergente), eta zenbait bideosaiakera estreinatu ditu; esaterako, "Cine, Luz, Verdad: Apuntes desde Heidegger" (2016).
(Hizkuntza: gaztelania)
|
Itzuli
|