Euskaldunak unibertsalak bihurtu zirenean, 1519-1522
Asteartea, 6. Urria 2020, 19:30 - 21:00

KM Kulturuneak eta "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako Historialarien Elkarteak antolatutako hitzaldia, "Euskaldunak unibertsalak bihurtu zirenean, 1519-1522" zikloaren testuinguruan:

Comercio y redes mercantiles en los inicios de la “Primera Edad Global”

XV. mendearen erdialdetik aurrera, nazioarteko merkataritza garatzen joan zen Europan. Garapen horretan Gaztelako eta kantauriar kostaldeko merkatariak eta marinelak oso presente egon ziren. Hitzaldian aldaketa horiek azalduko dira, bai merkataritzaren ikuspegitik, bai kultura materialaren ikuspegitik, bai eta merkataritza eta ontzigintza ezagutzen ikuspegitik ere. Horren guztiaren ondorioz, Europako hainbat lekutan merkataritza sareak eta koloniak sortu ziren.

Hilario Casado Alonso Valladolideko Unibertsitateko Historia Ekonomikoko katedraduna da. Valladolideko Unibertsitateak eta Banco de Santanderrek babestutako Cátedra Simón Ruiz de Historia del Comercio-ren zuzendaria da. Espainian eta atzerrian hainbat ikerketa proiektu lehiakorren zuzendaria izan da eta da oraindik ere. Bere liburuen artean nabarmendu behar dira El Triunfo de Mercurio. La presencia castellana en Europa  (siglos XV y XVI), Burgos, 2003; eta  Comercio, finanzas y fiscalidad en Castilla (siglos XV y XVI), Madril, 2019.

(Hizkuntza: gaztelania)

Bertara joateko beharrezkoa da izena ematea:
Tl. 943 11 28 93  (08: 30etik 14:30era)
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Babes eta higiene neurriak Areto nagusian

Guardar Ekitaldia zuzenean jarraitu

 


 


 

 

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.