KM Kulturuneak eta Campo Creativo Cero-k antolatutako proiekzioa cineCCdonostia, Zine eta Kultura Libreko Zinemaldiko Sail Ofizialeko VIII. edizioaren testu-inguruan:

Zutik
2019, 3’12”
Zuzendaritza: José Astuy Velasko
Ekoizpena: Tomo
Hizkuntza: BOGA
Sinopsia
Israeldar okupazioaren funtsezko ondorioetako bat, emakume errefuxiatu palestindarrek bizitzako arlo guztietan bizi duten zaurgarritasuna da. Beraiek dira zaurgarrien artean, zaurgarrienak, errefuxiatuak eta palestindarrak izateaz gain emakumeak izatea batzen bait zaie. Guzti honetaz gain, beraienak gainditze istorioak dira: aurrera jarraitzeaz gain, disdira egiten dute, nabarmentzen dira eta mundu guztiko emakumeentzat inspirazio iturri bat dira. Palestindar bost miloietatik, erdia baino gehiago emakumeak dira.
Aurkezpena: Umrwako ordezkari bat.
Unrwako Web Orria, FB, Tw
Amaidan Salah: Herri baten maratoia
2020, 27’04”
Zuzendaritza: Unai García
Ekoizpena: Txema García
Hizkuntza: BOGA
Sinopsia
Dokumental honek Tindoufeko kanpamenduetan bizi den saharar herriaren historia eta egoera kontatzen du, Amaidan Salah errefuxiatu politikoaren bizitzaren eta 2019ko Sahara Marathonean bere parte-hartzearen kontakizunaren bitartez.
Aurkezpena: Unai García, zuzendaria.
Ekintzailetza migratzailea MGE
2019, 9’5”
Zuzendaritza: Mugarik Gabeko Ekonomilariak MGE
Ekoizpena: Mugarik Gabeko Ekonomilariak MGE
Hizkuntza: BOG
Baimena: CC By-Nc-Nd
Sinopsia
Karina, Cyril, Fara, Milagros eta Oksanak bideoklip hauetan Euskal Herrian negozio bat aurrera eramatea nola izan den kontatzen digute eta beraien testigantzaren bitartez migratzaile kolektiboko beste pertsonak berdina egitera animatu nahi dituzte. Guztiak, Ekonomistas sin Fronterasek aurrera daraman Ekintzailetza Migratzaile programaren laguntzari esker jarri dituzte martxan beraien proiektuak.
Aurkezpena: Mugarik Gabeko Ekonomilarien ordezkari bat.
ESFko Web Orria, FB, Tw
4 Cuerpos
2019, 42'
Zuzendaritza: Irene Navascues
Ekoizpena: Irene Navascues
Hizkuntza: BOGA
Baimena: CC By-Nc-Nd
Sinopsia
Zer gertatzen da goputzek beraien egunerokotasunean norma desafiatzen dutenean; izan, arnasa hartu edo zure burua azaltzea matxinada bat bihurtzen denean? 4 gorputzek matxismo, heteronorma, transfobia, arrazakeria, kapazitismoa eta gordofobiak beraien historian utzi duten aztarnen inguruan hausnarketa bat egiten dute, eta hau eutsi ahal izateko garatu dituzten estrategiak adierazten dituzte.
Aurkezpena: Irene Navascués, zuzendaria.
Bertara joateko beharrezkoa da izena ematea esteka honetan
Babes eta higiene neurriak Areto nagusian
|