Poetika. Adriana Bañares
Osteguna, 26. Azaroa 2020, 19:30 - 21:00

KM Kulturuneak antolatutako errezitaldia, Poetika zikloaren barruan:

Poeta: Adriana Bañares
Aitzinsolasa: Esther Ramón
Musika: Víctor Lardiés (klarinetea)

Adriana Bañares (Logroño, 1988). Filosofia ikasi zuen Valladolideko eta Bayreuth-eko (Alemania) unibertsitateetan. La niña de las naranjas (Ediciones Emilianenses, 2010) liburu-blogaren egilea da; ‘Etorkizunerako’ Artista Gazteen X. Beka, honako poema liburu hauek argitaratu ditu: La involución cítrica (Origami, 2011), Engaño Progresivo (Fundación Jorge Guillen, 2012), Ánima Esquiva (Origami, 2013) eta Ave que no vuela muere (Oblicuas, 2015), baita Eis (egilea editore, 2013) nobela laburra ere. Kontakizun laburren eta olerkien antologia ugaritan parte hartu du. Editorea den aldetik, Erosionados (Origami, 2013) izeneko poesia erotikoaren antologia koordinatu zuen. Adi beti literatura berriak eta formatu independenteek zer ekarriko, La Fanzine argitalpenaren arduraduna da, eta Aloha argitaletxeko zuzendaria. Horrez gain, Liburuaren Etxeko kultur kudeatzailea da Logroñon.

Esther Ramon (Madril,1970) poeta da, literatura kritikaria, eta idazketa sortzailea garatzeko tailerretan irakaslea. Literaturaren Teorian eta Literatura Konparatuan doktoratu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, Pedro Casariego Cordoba poetaren obrari buruzko tesi batekin. Honako poema-bilduma hauek argitaratu ditu: Tundra (2002), Reses (2008), Grisú (2009), Sales (2011), Caza con hurones (2013), Desfrío (2015), Morada (2016) eta En flecha (2018). ‘Minerva’ aldizkariko erredakzio-koordinatzailea izan da Madrilgo Arte Ederretako Zirkuloan, eta ‘Definición de savia' poesiari buruzko irratsaioko zuzendarikidea, Radio Círculo irratian. Gaur egun, poesia irakaslea da José Hierro Fundazioan. 2008an Ojo Crítico Poesia Saria jaso zuen.

(Hizkuntza: gaztelania)

Bertara joateko beharrezkoa da izena ematea:
Tl. 943 11 28 93  (08: 30etik 14:30era)
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Babes eta higiene neurriak Areto nagusian

Ekitaldia zuzenean jarraitu


 

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.