Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak |
|
|
Asteazkena, 17. Otsaila 2021, 19:30 - 21:00
|
|
KM Kulturuneak eta "Miguel de Aranburu" Gipuzkoako historialarien elkarteak antolatutako hitzaldia, "Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak" zikloaren testuinguruan:
Akitaniako eta ipar Iberiar penintsulako txanpon-zirkulazioa Burdin Aroaren bukaeran (K.a. III-I mendeak)
Duela 2000 urte baino gehiagoko ingurumenari so egiten badiogu argi ikusten da mendebaldeko Pirinioetako bi alderdietan berezitasunak ageri direla -zeltekin eta iberiarrekin konparatuz gero-. Halere, garai horietako testu-iturriak eskasak izanik, arkeologiaren emaitzen beharretan gaude gehienetan, ulergaitzak zaizkigun errealitate horiek ulertzeko. Emaitza historikoen eta arkeologikoen artean, txanpongintzak duen lekua hanpatu behar da. Akitania eta penintsularen iparraldea gutxi ezagutzen ditugun populu anitzez -hiri eta botere-erdigune ugariez- antolatuak dira, eta testuinguru horretan txanponak agertzaile ezin preziatuagoak eta leialak dira dituzten irudien eta idazkunen bitartez dutelako beren autoritatea markatzen eta beren nortasuna finkatzen. Txanpona, ordea, hori baino gehiago da, eskuz esku iragaten baita, kurri dabilen eta zabaltzen den objektua da, eta sare eta trukaketen markatzaile ezin hobea. Hurbiltze arkeologiko eta numismatiko batetik abiatuz, Burdin Aroko bukaeraren (Kristo aurreko III. eta I. mendeak) konplexutasun etnikoen eta tokiko populuen eboluzioaren agertzea dugu hemen proposatzen.
Eneko Hiriart CNRS-eko ikertzailea da, arkeologoa eta numismatikalaria. Europar zeltiarraz, ekonomiaz eta aintzinako txanponez arizan da hainbat liburutan eta artikulutan. Bordeaux Montaigne-ko Unibertsitatean 2014ean doktoradutza ukan ondoren, Doktoratu-ondorengo ikerketa-kontratuak Paris-ko École Normale Supérieure-n eta Aix-Marseille-ko unibertsitatean iragan zituen. Casa de Velázquez-eko (Madrid) partaidea izana da 2016an eta 2017an. Gustave de Claussade saria 2016an, eta Joseph Déchelette Europar-saria 2017an, lortu zituen. Gauregun, lehen hirien agertzea nola gertatu zen Kristo aitzineko III. mendean, Europa kontinentalean, ikertzen ari du. Bestalde, Dordoñan (Frantzia), Burdin Aroko leku batetan operazio-arkeologikoak kudeatzen ditu.
(Hizkuntza: euskara)
Bertara joateko beharrezkoa da izena ematea:
Tl. 943 11 28 93 (08: 30etik 14:30era)
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Babes eta higiene neurriak Areto nagusian
Ekitaldia zuzenean jarraitu
|
Itzuli
|