Poetika 2021. Itziar Minguez
Asteazkena, 12. Maiatza 2021, 19:30 - 21:00

KM Kulturuneak antolatutako errezitaldia, Poetika zikloaren testuinguruan:

Poeta gonbidatua: Itziar Minguez
Aintzin solasa: Amalia Iglesias Serna
Musika: Manuel Fernández (gitarra)



Itziar Minguez
Poeta, narratzailea, zuzenbidean lizentziatua eta telebistako gidoilaria. Olerki liburu hauek argitaratu ditu: La Vida me Persigue, Luz en Ruinas, Cara o Cruz, Pura Coincidencia, Wikipoemia, Cambio de Rasante, Que viene el lobo, QWERTY, Idea intuitiva de un cuerpo geométrico eta La vuelta al mundo en 80 jaikus (y una nana para despertar). Lo que pudo haber sido. Nubes y claros (Cuadernos del Vigía) bere lehen aforismo liburua da. 2010eko Euskadi Literatura Sariaren finalista; José Bergamín Aforismoen Nazioarteko VIII. Saria (ex aequo), Nicanor Parra Nazioarteko Poesia Sariaren I. Saria, Surcos Poesiaren X. Nazioarteko Saria eta Morón Hiria Nazioarteko VII. Olerki Sariaren irabazlea; Jaime Gil de Biedma Nazioarteko XVII. Olerki Sariaren akzesita. Bere obra poetikoa 30 antologia baino gehiagotan jasoa dago, horien artean: Galería de Hiperbreves, Diez de diez. Poesía española reciente, En el nombre de hoy, “Revista de Occidente”. Hainbat jaialdi eta poesia topaketetan parte hartu du. Literatura eta telebistako gidoilari lanak uztartzen ditu, hogei urte baino gehiago baitaramatza fikziozko hainbat ekoizpenetan.

Aurkezlea: Amalia Iglesias Serna. Filologoa, saiakeragilea eta kultura-kazetaria. Hamar urtez, Diario 16 egunkariko Culturas gehigarriaren koordinatzailea izan zen. Orobat koordinatu zuen Revista de Libros, Caja Madrid Fundazioarena, baita ere La alegría de los naufragios poesia-aldizkaria eta Contemporáneos poesia-orrialdea, ABC egunkariko kultura-gehigarrikoa. Kogidoilaria izan zen, Julia Pierarekin batera, Antonio Gamoneda: Escritura y alquimia (2009) dokumentalean. Hogeita hamar urtean baino gehiagoan, literatura-kritikari modura kolaboratu du askotariko komunikabideetan. Gainera, María Zambranoren obraren eta bizitzaren ezagutzaile handia da. Bere lehen liburuarekin –Un lugar para el fuego–, Adonáis saria irabazi zuen, 1984an. Memorial de Amauta (Alonso de Ercilla saria, Eusko Jaurlaritzarena, 1987), Dados y dudas (Jaime Gil de Biedma sariaren accesita, 1995), Lázaro se sacude las ortigas (Francisco de Quevedo saria, Abada, 2005), eta Antes de nada, después de todo (2003). Haren azken liburuak: La sed del río eta Tótem espantapájaros, biak 2016an argitaratuak.

(Hizkuntza: gaztelania)

Bertara joateko beharrezkoa da izena ematea:
Tl. 943 11 28 93  (08: 30etik 14:30era)
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Babes eta higiene neurriak Areto nagusian

Ekitaldia zuzenean jarraitu

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.