Kabareta eta solasaldia: “Esnatu naiz”
Ostirala, 28. Maiatza 2021, 18:30 - 20:30

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako kabareta eta solasaldia:

“Esnatu naiz”

"Esnatu Naiz" LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatzen dituen kabareta da. Andoni Mutiloak sortutako lan fresko, dinamiko eta positibo honek Gipuzkoako landaguneko trans pertsona baten bizipenen berri ematen digu, eta, bide batez, gai horri buruzko hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu. Euskarazko kabaret honek asmo pedagogikoa eta dibulgatiboa duela kontutan izanda, emanaldi berezia eskainiko dugu KMKn. Antzezlanaren ondoren, trans kolektiboko pertsona batekin solasaldia izango dugu, ikuskizunean lantzen ditugun gaiei buruz eta trans pertsonen egunerokoaz hitz egiteko. Elkarrizketa honen bitartez, fikzioaren eta errealitatearen arteko zubi lana egin nahi dugu. Proiektu hau Olatuak Plus zikloaren barruan kokatzen da. Ziklo horren helburua gure lurraldeko sortzaile gazteen kultur proiektuak babestea eta ikusaraztea da.

Partaideak: Andoni Mutiloa, Loratuz Lotu elkarteko kide bat

(Hizkuntza: euskara)

Bertara joateko beharrezkoa da izena ematea:
Tl. 943 11 28 93  (08: 30etik 14:30era)
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Babes eta higiene neurriak Areto nagusian

Ekitaldia zuzenean jarraitu


 

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.