Fondo Goikoetxea Lasquibar-en jantzi eta arropen ondarearen aurkezpena
Osteguna, 1. Uztaila 2021, 19:00 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako hitzaldia:

Fondo Goikoetxea Lasquibar-en jantzi eta arropen ondarearen aurkezpena

Albizturgo Goikoetxea izeneko etxean oso interesgarriak diren XIX. eta XX. mende hasierako hainbat jantzi eta osagarri azaldu dira. Egindako ikerketei esker, duela ehun urte Elena Tudurik bere lanerako erabili zituen berberak direla ondorioztatu da. Ondare horren jabeak, Gotzon Uriak, dohaintzan eman nahi izan dio Gipuzkoako Foru Aldundiari. Bertan ibili diren hiru ikerlariek Koldo Mitxelena Kulturunean egindakoaren berri emango digute batez ere hiru lerro landuaz:

1.     Elena Tuduri eta bere testuingurua.

2.     Albizturko Goikoetxean Elena Tudurik topatu zuen famila.

3.     Goikoetxeko jantzi eta oihal ondarea Elena Tuduriren ikuspegitik.

Hitzaldian zehar ikusgai hainbat jantzi, “chacó” bat (1823ko boluntario errealisten kapela militarra) eta Ponsol etxeko “canutier” berezia izango ditugu.

Partaideak: Mikel Prieto Gil de San Vicente, Emilio Latorre Zubiri eta Ane Albisu Iriarte.

(Hizkuntza: euskara, gaztelera)

Bertara joateko beharrezkoa da izena ematea:
Tl. 943 11 28 93  (08: 30etik 14:30era)
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Babes eta higiene neurriak Areto nagusian

Ekitaldia zuzenean jarraitu

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.