Ondarearen Europako Jardunaldiak. "Balearen begia" JEV_SAVEICAL
Osteguna, 21. Urria 2021, 19:00 - 20:30

KM Kulturuneak antolatutako proiekzioa eta mahai-ingurua, Ondarearen Europako Jardunaldien testuinguruan:

Balearen Begia

Begirada bat gure itsas ondareari: artea, jasangarritasuna eta inklusioa

 «Balearen Begia» proiektu dokumental bat da. 2018an sortu zen Joseba Mercader artista plastiko tolosarraren eta B-Egia Zinemagintza Elkartearen arteko topaketaren ondoren.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuko Olatuak dirulaguntza jaso ondoren 2020an eta 2021ean eta Olatuak Plus zikloaren zati bat gisa, Euskal Itsas Museoak eta Koldo Mitxelena Kulturuneak batera sustatutako programa batean, proiektuak beste urrats bat gehiago eman zuen: Balearen Begia dokumentala aurkeztu zuten lehen aldiz Donostian, artistaren erakusketa antolatu zuten eta aditu mahai bat osatu zen dokumentalari dagozkion zeharkako gaiak jorratzeko (itsas ondarea, artea eta jasangarritasuna, gizakiak gure ingurunean duen eragina…).

Lankidetza horren ondorioz, eta artistaren Euskal Itsas Museoko erakusketarekin batera, saio berezi hau egin da. Bertan, Balearen Begia dokumentala eman da, eta, ondoren, mahai inguru bat egin da hainbat sektoretako adituekin, zeinek lan egiten baitute ingurumenean eta itsas ingurunean gaineko interes komunean oinarrituta.

Partaideak: Cesare Maglioni eta Amaia San Sebastían, film laburraren zuzendarikideak; Izaskun Suberbiola, Mater Museoko zuzendaria;  eta Alicia Otaegui, artista plastikoa.  Moderatzailea: Ylenia Benito.

(Hizkuntza. Dokumentala: euskarazko jatorrizko bertsioa, gaztelanizko azpitituloekin. Mahai-ingurua: gaztelania).

https://vimeo.com/489549943

Babes eta higiene neurriak Areto nagusian

Ekitaldia zuzenean jarraitu

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.