Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako errezitaldia, Poetika zikloaren testuinguruan:

Poeta gonbidatua: Raquel Lanseros
Aurkezlea: Itziar Mínguez
Musika: Alvar Tife (biolina)
Raquel Lanseros (Jerez de la Frontera, 1973).Poeta, itzultzailea eta Unibertsitateko irakaslea. Matria bere azken poema liburuak Espainiako Kritika Sari Nazionala eta Kritikaren Andaluzia Saria jaso zituen 2019an. Halaber, Leyendas del Promontorio, Diario de un destello, Los ojos de la niebla, Croniria eta Las pequeñas espinas son pequeñas liburuak idatzi ditu ere, guztiak Espainian argitaratuak. Gainera, honako sari hauek jaso ditu: Unicaja Poesia Saria, Adonais Sarian Akzesita, Treneko Poesia Saria, Baezako Antonio Machado Saria edota Jaén Poesia Saria, besteak beste.Horrez gain, hamar poesia liburu argitaratu ditu Frantzian, Estatu Batuetan, Kolonbian, Argentinan, Italian, Mexikon, Portugalen, Marokon eta Puerto Ricon. 2016. urtera arteko haren poesia lana osorik jasota dago Esta momentánea eternidad. Poesía (2005-2016) liburuan. Haur eta gazte literaturaren arloari dagokionez, Himbu, el pequeño pintorlanaren egilea da, Edelvives argitaletxeak aurkeztuta, eta Dicen que no hablan las plantas liburuarena, Anaya Infantil y Juvenil sailean plazaratuta, Fernando Mariasekin lankidetzan. Itzultzaile modura egin dituen lanen artean bereziki azpimarratzekoak dira honako egile hauen lanen gainean egindako bertsioak: Edgar Allan Poe, Lewis Carroll, Louis Aragon, Sylvia Plath eta Brontë ahizpak. Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikan Doktorea, Gizarte Komunikazioa Masterra egin du, eta Ingeles Filologian Lizentziatua da. Horrela, eta hezkuntzaren esparruarekin jarraituz, ikerketa eta argitalpen akademikoak egin ditu poesiaren, itzulpenaren, nortasunaren azterketen, poesiaren sorkuntzaren eta ezagutzaren zeharkakotasunaren arloetan. Bere lana hainbat hizkuntzatara itzuli dute, eta mundu osoko antologietan eta literatura argitalpen ugaritan sartu dute.
Itziar Minguez Arnaiz (Barakaldo, 1972). Poeta, narratzailea, literatura kritikaria. Zuzenbidean lizentziatua da, Deustuko Unibertsitatean. Honako olerki liburu hauek argitaratu ditu: La Vida me Persigue, Luz en Ruinas, Cara o Cruz, Pura Coincidencia, Wikipoemia, Cambio de Rasante edota Que viene el lobo, besteak beste. Euskadi Literatura Sarietan finalista izan zen 2010ean. Antologia ugarietan topatuko ditugu haren olerkiak. Hainbat jaialdi eta poesia topaketetan parte hartu izan du. Literatura eta telebistarako gidoilari lanak uztartzen ditu. Bi hamarkada bete ditu fikziozko serieen proiektuak idazten.
(Hizkuntza: gaztelania)
Babes eta higiene neurriak Areto nagusian
Ekitaldia zuzenean jarraitu
|