Poetika 2022. Poesia irakurraldiak JEV_SAVEICAL
Astelehena, 7. Martxoa 2022, 19:30 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako errezitaldia,Poetika ziklo testuinguruan:

Poeta gonbidatua: Martin Etxeberria Garro

Aurkezlea: Xabier Etxeberria Garro

Musika: June Agirre (gitarra)

Martin Etxeberria Garro (Zarautz, Gipuzkoa, 1974). Ibilbide oparoko poeta, idazlea eta gidoilaria. Martin Etxeberria Zuloaga idazle, pentsalari eta irakaslearen semea, enpresaritza ikasketak egin zituen Donostian. 2018an bere laugarren poema liburua aurkeztu zuen Winston (Elkar). Aurretik etorri ziren Katiluaren ipurdia (1999, Alberdania),Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin (2005, Elkar), etaZakurraren poema eta beste hezurrak (2011, Elkar). Horiez gain, hainbat ipuin eta nobela idatzi ditu bere anaia Xabierrekin batera, haurrentzat zein helduentzat. Irrati-telebistarako, zinema eta komikietarako gidoiak idazten ditu. Ulu Media ekoiztetxean godoilari eta editore gisa dihardu.

Xabier Etxeberria Garro (Zarautz, Gipuzkoa, 1974). Idazlea eta gidoilaria. Bereanaia Martin baino bost bat minutu geroago jaio zen. Marketina ikasi zuen Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean. Lehen eleberriarekin Egun denak ez dira berdin (2001, Elkar) Igartza Saria irabazi zuen. Lan ugari argitaratuak ditu anaia Martinekin batera, narratibaren alorrean, haur zein helduentzako literaturaren esparruetan. Bakarka, Udazkeneko lorea (2012, Elkar), Eman amore (2015, Elkar) eta Augustin Zubikarai saria jaso zuen Berriro itzuliko balitz (2018, Elkar) eleberriak argitaratu ditu. Ulu Media ekoiztetxean godoilari gisa dihardu.

(Hizkuntza: euskara)

Babes eta higiene neurriak Areto nagusian

Ekitaldia zuzenean jarraitu

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.