Poetika 2022. Angélica Morales. Gabriel Celaya V. Poesia saria JEV_SAVEICAL
Osteguna, 7. Apirila 2022, 19:30 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako errezitaldia eta Gabriel Celaya V. Poesia sariaren banaketa, Poetika ziklo testuinguruan:

Poeta gonbidatua: Angélica Morales
Aurkezlea: Itziar Minguez
Musika: Sara Vázquez (flauta)
Sari banaketa: Angélica Morales, Harkaitz Millán

Angélica Morales Soriano (Teruel, 1970). Idazlea, aktorea eta antzerki zuzendaria da. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen Gabriel Celaya Nazioarteko V. Poesia Saria jaso berri du, Mi padre cuenta monedas (El gallo de oro, 2022) lanari esker, eta ekitaldi honetan emango zaio. 2011n argitaratu zuen lehen poema liburua Desmemoria, Aragoiko Gobernuak ematen duen Miguel Labordeta Nazioarteko Poesia Saria irabazi zuena, eta 2012ko poema liburu onenaren Ausias March sariaren finalistetako bat izan zena. Orduz geroztik poesia landu du nagusiki, eta hainbat sari jaso ditu: Ángel Ganivet IX. Literatur Lehiaketa (2015); Ciudad de Alcalá XLVIII. Poesia Lehiaketa (2017) edota Mario López poeta Nazio mailako XXVII. Poesia Lehiaketa (2019), besteak beste. . Aldi berean, honako olerki liburu hauen egilea da ere: Asno Mundo(2014), Monopolios (2014), España toda (Hiperión, 2018), Las niñas cojas (Ediciones en huida, 2019), El sueño de la iguana (Utopía libros, 2020) eta #MedeaHaVuelto (Pregunta Ediciones, 2021).

Itziar Minguez Arnaiz (Barakaldo, 1972). Poeta, narratzailea, literatura kritikaria. Zuzenbidean lizentziatua da, Deustuko Unibertsitatean. Honako olerki liburu hauek argitaratu ditu: La Vida me Persigue, Luz en Ruinas, Cara o Cruz, Pura Coincidencia, WikipoemiaCambio de Rasante edota Que viene el lobo, besteak beste. Euskadi Literatura Sarietan finalista izan zen 2010ean. Antologia ugarietan topatuko ditugu haren olerkiak. Hainbat jaialdi eta poesia topaketetan parte hartu izan du. Literatura eta telebistarako gidoilari lanak uztartzen ditu. Hiru hamarkada bete ditu fikziozko serieen proiektuak idazten.

(Hizkuntza: gaztelania)

Babes eta higiene neurriak Areto nagusian

Ekitaldia zuzenean jarraitu

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.