Poetika 2022. Poesia irakurraldiak. Hasier Larretxea JEV_SAVEICAL
Astelehena, 30. Maiatza 2022, 19:30 - 21:00

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako errezitaldia,Poetika ziklo testuinguruan:

Poeta gonbidatua: Hasier Larretxea
Aurkezlea: Aritz Gorrotxategi
Musika: Karmele Castillo (Biolontxeloa)

Hasier Larretxea (Arraioz, Nafarroa, 1982). Euskaraz eta gaztelaniaz idazten du. Azken bala / La última bala (Point de Lunettes, 2008), Atakak (Alberdania, 2011) eta honen itzulpena, Barreras (La Garúa, 2013), Niebla fronteriza (El Gaviero, 2015), De un nuevo paisaje (Editorial Stendhal, 2016), Meridianos de tierra (Harpo Libros, 2017), Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira (Pamiela, 2018), Quién diría, qué… (Pre-Textos, 2019), Ihes baten lausoa (Balea Zuria, 2021) poema liburuak argitaratu ditu. El lenguaje de los bosques (Espasa, 2018) saiakera poetiko autobiografikoaren egilea da ere. Bost urtez, Koult aldizkariaren Literatur atalaren arduraduna izan da. Olerkia eta diseinua uztartzen dituen Hazu Studioko kide da, Zuri Negrin-ekin batera.

Aritz Gorrotxategi (Donostia/San Sebastián, 1975). Zuzenbidean lizentziatua, Aritz Gorrotxategiaskotariko generotan murgildu da, eta idazle ibilbide oparoa osatu du. Irun Hiria Poesia Saria irabazi zuen Amua (Elkar, 2019) bildumarekin. Aurretik beste hiru poema-bilduma argitaratuak zituen. Aritz Gorrotxategi idazle donostiarra ‘Pentsamendua eta Poesia’ jardunaldien antolatzaileetako bat da, baita Balea Zuria argitaletxearen sortzaileetako bat ere. Iritzi artikuluak eta literatur kritikak argitaratzen ditu euskaraz Correo Taldean.

(Hizkuntza: euskara)

Ekitaldia zuzenean jarraitu

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.