Liburu aurkezpena. "Amaiur 500 años. Navarra por su independencia" JEV_SAVEICAL
Asteartea, 7. Ekaina 2022, 19:00 - 21:00

Motako Gaztelua Elkarteak antolatutako liburu aurkezpena eta solasaldia:

Amaiur 500 urte. Navarra por su independencia

Amaiurko gaztelua 1522ko batailaren oroitzapenetik igaro da historiara, Nafarroako gerra bete-betean zegoela, Gaztelako konkistaren ondoren, borrokalari nafarrek beren erresuma independentea mantentzeko zuten erresistentzia heroikoaren adibide gisa. Borroka desorekatua izan zen, 100 bat gizonek 10.000 soldadu baino gehiagoko armada espainiarrari aurre egin ziotena. Nafarroako Monumentu Historiko eta Artistikoen Batzordeak bere oroimenez gazteluaren orubean bertan eraiki zuen monolitoa lehergailuz lehertua izan zen 1931n, eta 1978an berreraikia Amaiurko herriaren ekimenez.

Historialari, idazle eta memoriaren ikertzaile talde batek idatzi du lan hau, gertaerak eta haien oroitzapenak egungo euskal gizartearentzat duten esanahia ezagutarazteko: Aritz Ibarra, Eneko del Castillo, Tasio, Angel Rekalde, Isabel Aleman, Joseba Otondo, José Luis Orella Unzué, Iñaki Idigoras, Mikel Zuza, Mikel Sorauren, Iñaki Sagredo, Beñi Agirre, Arantzazu Ametzaga, Rafa Santxez Muxika, Antonio Urra Maeztu, Luis Mª Martinez Garate, Xabier Irujo, Iñaki Egaña, eta Peio J. Monteano.

Partaideak: K. Martínez, I. Idigoras.

(Hizkuntza: euskara, gaztelania)

 

Itzuli

 

Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.