Garaikidetasunaren krisia. "Precariedad simbólica" |
|
|
|
Osteguna, 26. Urtarrila 2023, 19:00 - 20:00
|
|
Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako hitzaldia, "Garaikidetasunaren krisia"ren hitzaldi eta elkarrizketeen zikloaren tesuinguruan:
Precariedad simbólica
Garai bateko ezinegonaren abiapuntu gisa hartuta prekarietatea, hitzaldi honetan proposatzen da hausnartzea nola eraldatu den kulturaren eta sormenaren eremuan sinbolikoarekin egindako lana, geroz eta digitalizazio eta autoesplotazio handiagoko esparru batean. Izan ere, esparru horretan antsietatea normalizatu egiten da hiperprodukzio eta azelerazio logiken baitan, eta horrek «zentzuz jokatzetik» aldentzera bultzatzen du. Horrela, behin-behinekotasunarekin eta lan baldintza txarrekin lotutako lan prekarietatetik hasi eta lana izan arren nekatuta eta errutina deshumanizatzaile batek neutralizatuta sentitzen direnen bizitzaren prekarizaziora iritsi arte, zenbaitek lan intelektual eta sortzaileekin lotutako «pribilegiatuen prekarietatea» deitu izan dutenaz arituko gara, baina baita autoesplotazioaz eta bizitza-lanez, kapital sinbolikoaz eta diruaz ere, non ikusgarritasuna indartzen den ordainketa, digitalizazio eta presio burokratiko, identitate desitxuratze gisa, eta, oso bereziki, merkatuak sustatutako balio metatuko formen hegemonia kapitalistak dituen inplikazioez jardungo gara. Forma horiek audientziak lehenesten eta baldintzatzen dituzte, artearen eta humanitateen berezko balioak erakusten dituen sistemari eusten lagunduz. Zer gertatzen da biek zapalkuntza hori jasaten dutenean (materiala eta sinbolikoa), baina horietan ere hausnartzeko eta erantzuteko ahalmena nabari denean?
Remedios Zafra saiakera-idazle, Unibertsitateko irakasle eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko Filosofia Institutuan ikertzailea da. Bere ikerketa lanek kultura garaikidea, sormen-lanaren eraldaketa eta Interneti buruzko azterketa kritikoak biltzen dituzte. Bere idatziek sari garrantzitsuak lortu dituzte, eta horien artean berrienak nabarmendu behar dira: Jovellanos Nazioarteko Saiakera Saria El bucle invisible (Nobel, 2022) lanagatik eta Anagrama Saiakera Saria El Entusiasmo. Precariedad y Trabajo creativo en la era digital (Anagrama, 2017) obragatik, azken honek Estatu Kritikoaren Saria ere jaso zuelarik.
Partaideak: Remedios Zafra, Vilma Coccoz, Javier Echeverria.
(Hizkuntza: gaztelania)
|
Itzuli
|