Komikigunea komikiaren mundua kontsultatzeko eta ikertzeko gune bat da, Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak sortua eta Donostian kokatua. Komikiguneak Luis Gascaren bilduma hartzen du abiapuntutzat, eta barruan biltzen ditu komikiak, aldizkariak, fanzineak, jatorrizko obra grafikoa, filmak, komikiari buruzko ikerketak eta abar. Dokumentazio zentro gisa sortua da, arreta pertsonalizatua eskaintzen du eta honen osagarria da Koldo Mitxelenako Komikiteka aretoa ere. Bertan biltzen dira komiki mailegarriak eta berrienak, 5000 ale inguru.
KOMIKIGUNEA
Helbidea: Koldo Mitxelena Liburutegia. Urdaneta, 9. 20006 - Donostia
Posta elektronikoa: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Telefonoa: 943112782
** Derrigorrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea **