Poetika 2021. LeireBilbao

2021-03-29. KM Kulturuneak antolatutako errezitaldia, Poetika zikloaren testuinguruan: Poeta gonbidatua: Leire Bilbao Aintzin solasa: Yolanda Arrieta Musikaria: Claudia Alduncin (klarinetea) Leire Bilbao Euskal idazlen artean ahots propioa garatzen ari den poeta da. 2006an atera zen lehen aldiz literaturaren plazara, Ezkatak (Susa) poesia lanarekin. Scanner (Susa, 2011) du izenburua haren bigarren poema liburuak. Bere genero naturala poesia bada ere, azken urteetan, haur eta gazte literaturaren eremuan jarraitu du obra osatzen. Horrela, Xomorropoemak eta beste piztia batzuk lanarekin Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi saria irabazi zuen 2017an. Nijole Miliauskaite poeta lituaniarraren olerki adierazgarrienak euskaratu ditu Munduko Poesia Kaierak bildumarako. Antologia ugaritan parte hartu izan du, eta bere poemak gutxienez hamar hizkuntzera itzuli dira. Helduentzako argitaratu du bere hirugarren poema liburua, Etxeko urak (Susa, 2020). Aurkezlea: Yolanda Arrieta. Irakasletza, Antzerkia, eta Kultura eta Gizarte Antropologia ikasi ditu. Idazlea, ipuin kontalaria eta literatur dinamizatzailea da. Bakarkako lana sormen tailerrekin uztartzen du. 1997an Irun Saria jaso zuen Jostorratza eta haria lanarekin. Arrietak, Argiaran alaba (Denonartean) liburuari esker, 2015eko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria jaso zuen. Omenaldia egin zioten 2019an Zarautzen, Literaturia Jaialdian. 2020anTxokolategia izeneko eleberria argitaratu du, Denonartean etxearen eskutik. Musikaria: Claudia Alduncin (klarinetista).

Irudikapenak: 26Balorazioa: 0Iruzkinak: 0Utzi zure iruzkina
https://www.googleapis.com/youtube/v3/playlistItems?part=snippet,contentDetails&maxResults=10&playlistId=PLqn6hpy8PMcE0elC5uziOzs1xvSQtls9Y&key=AIzaSyC69vDBmA9WHmvYSe5dQNdhSLv9rwkdPZg&pageToken=
 
 
Hau ere online
  • Iván Zulueta

    Sailkatu ezinezko artista baten sorkuntzaren erreferentzia osoa eta oinarrizkoa.

  • Txiki Zabalo

    Kronika grafikoaren eredu eta ilustratzaile den horren lan grafikoaren bilduma osoa.

  • Pío Baroja

    Donostiar idazle handia irakurtzeko gida.

  • Antiqva

    Aintzinari buruz orain arte egin diren jardunaldietako testuak.

  • XIX. mendeko albuma

    Euskal Herriari buruzko 4.000 irudi inguru dituen kultur webgunea. Irudiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtsetakoak dira eta kultur zentro desberdinetan daude.

  • Alfonso Sastre - Eva Forest

    Alfonso Sastre eta Eva Forest-en inguruko informazio osoa.

  • Gabriel Celaya

    XX. mendeko Gipuzkoako poetarik esanguratsuenetarikoaren bizitzari eta lanari errepasoa.

  • Gipuzkoa 1936

    Garaiko dokumentuak, egunkari eta bestelako aldizkako argitarapenak, erabiliz Gipuzkoa eraldatu zuen urtearen errealitatea erakusten da.

  • Manex Erdozaintzi

    Manex Erdozaintzi-Etxart XX. mendeko euskal olerkari aipagarrienetako bat da, 1934-1984 urteen artean bizi izan zena. Euskal pentsamenduarekin lotutako artikulu eta gogoeta anitz idatzi zuen.

Cerrar

Erabalitzaileen nabigazioaren analisia egiteko gure cookie-ak eta bitartekoenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilpena onartzen duzula hausnartzen dugu.
Hemen konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago lortu dezakezu.